Gabon Zaharreko San Silvestre lasterketan izena emateko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Gotzon Almaraz, BINKEren artxibotik
Aurten ere abenduaren 31n Gabon Zaharreko San Silvestre zirkuitua lehiatuko da Galdakaon. Iaz zabaldutako bideari jarraituta, kirolari paralinpikoek parte hartzeko aukera izango dute eta izena emateko epea zabalik dago.
Urte amaierarekin batera, munduko hainbat txokotan Gabon Zaharreko San Silvestre lasterketa lehiatzen da, tartean Galdakaon. Aurten ere hitzordua antolatuko dute abenduaren 31n eta honezkero zabalik dago izena emateko epea Galdakao Atletismo Taldearen webgunean.
Iaz zabaldutako bideari jarraituta, aurten ere kirolari paralinpikoek aukera izango dute lasterketan parte hartzeko. «Azken urteotan Herri Krosean egiten ari diren bezala, urrats horrekin Galdakao Atletismo Taldeak aukera eman nahi die kirolari paralinpikoei Gabon Zaharreko zirkuituan ere parte har dezaten», azaldu dute Udaletik.
Ohiturari jarraiki, hauxe izango da aurtengo abenduaren 31n Gabon Zaharreko San Silvestre lasterketak bete nahi duen ordutegia:
- 16:25ean, infantilak
- 16:35ean, paralinpiko egokitua
- 16:45ean, kadete, jubenilak eta gizonezkoen paralinpikoak
- 16:55ean kadete, jubenilak eta emakumezkoen paralinpikoak
- 17:10ean, juniorrak eta beteranoak
- 17:35ean, herrikoia
- 18:10ean, emakumezkoen absolotua
- 18:35ean, gizonezkoen absolutua