Gabonetako haur parkea antolatu dute Elexaldeko kiroldegian barikura arte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Urtero moduan, Gabonetako parkeaz gozatzeko aukera dute haurrek Elexaldeko kiroldegian. Barikura arte egongo da zabalik eta egokitutako autobus zerbitzua eskaintzen du.
Ilusioz eta argiz betetako egunak dira Gabonetakoak eta hauek gozatzeko egitarau zabala antolatu dute beste behin Udalak eta eragileek Galdakaon eta Usansolon. BINKEk jaso zuen moduan, musika, txu-txu trena eta magia ikuskizuna izango dira hurrengo egunetan zehar.
Halaber, urtero moduan, Gabonetako haur parkea ezarri dute Elexaldeko kiroldegian. Zabalik dago barikura arte eta sarrerak eskuragai daude 3 euroko prezioan.
Parkera joan-etorria egiteko egokitutako autobus zerbitzua eskaintzen du Galdakaoko Udalak, lehentasunez mugikortasun murriztua duten pertsonentzat, ordutegi honetan:
- Irteera Ardanzatik Elexaldera: 11:15-12:00 eta 16:15-18:00
- Itzulera Elexaldetik Ardanzara: 13:00-14:15 eta 18:15-19:45