Gabonetako haur parkea antolatuko dute Elexaldeko kiroldegian abenduaren 26 eta 27an
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Urtero moduan, Gabonetako parkeaz gozatzeko aukera dute haurrek Elexaldeko kiroldegian. Abenduaren 26 eta 27an egongo da zabalik eta Galdabusak zerbitzu berezia eskainiko du parkera joan-etorria egiteko.
Ilusioz beteriko Gabonak hemen daude eta urtero moduan hauek ospatzeko hamaika ekintza antolatu dituzte Galdakaon egun hauetarako. BINKEk jaso zuen moduan, besteak beste, Txomin Bustinza zenaren omenez, berak egindako maketen erakusketa ikusgai dago urtarrilaren 7ra, eta musika eta dantza saioak eskainiko dira.
Halaber, haurrenntzako Gabonetako haur parkea antolatuko dute abenduaren 26 eta 27an Elexaldeko kiroldegian, 11:30-14:00 eta 16:30-19:30 ordutegietan.
Parkera joan-etorria egiteko zerbitzu berezia eskainiko du Galdabusak.