Gaizka Carregal, Euskal Herritik Mundura AMPO Pilota Lehiaketako txapeldun

Argazkia: Adiskide Pilota Elkartea.

Zumarragako Beloki frontoiak lehen aldiz antolatu den Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketako finalak hartu zituen atzo, ekainak 7. Gaizka Carregal galdakoztarrak banakako finala lehiatu zuen Ekhi Irribarriaren kontra, eta garaipena lortu zuen.

Argentinan urrian jokatuko den Munduko Txapelketari begira Euskal Pilota Selekzioa egiten ari den prestaketa prozesuaren baitan, Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketa lehiaketa berria antolatu dute
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak eta AMPO enpresak azken asteetan.

Txapelketak bi helburu nagusi izan ditu. Alde batetik, hautatzaileei pilotariak benetako lehiaketa testuinguruan ikusteko eta baloratzeko aukera ematea; eta, bestetik, Euskal Pilota Selekzioa «herriz herri sozializatzea, ikusgarri egitea eta herritarrengana hurbiltzea».

Guztira zazpi espezialitate jokatu dira, eta finalak atzo, ekainak 7, lehiatu ziren Zumarragako Beloki frontoian. Zehazki, emakumezkoen lau eta erdiko finalak, gizonezkoen binakakoa eta gizonezkoen buruz-burukoa jokatu ziren.

Azken horretan Gaizka Carregal pilotari galdakoztarrak parte hartu zuen, eta garaipena lortu zuen Ekhi Irribarriaren kontra, 8-10 eta 3-10eko partzialekin.

Hortaz, Carregal Euskal Herritik Mundura AMPO Txapelketako lehen edizioko txapelduna da.

situs togel

situs toto