Gaizka Carregal txapeldunorde izan zen Soraluzeko lau eta erdiko lehiaketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizi Pilota
Txapeldunorde izan zen Gaizka Carregal galdakoztarra Soraluzeko lau eta erdiko lehiaketan. Pilotaria martitzenean jokatu zen finalera heltzea lortu zuen baina honetan Javi Oskozen kontra galdu zuen 21-22.
Urtarrilaren 31an hasi zen aurtengo Soraluzeko lau eta erdiko pilota txapelketa. Guztira, hamasei pilotarik parte hartu dute, zortzi nagusien kategorian eta beste hainbeste gazteei dagokien mailan.
Martitzenean jokatu zen finala eta horretan lehiatu zen Gaizka Carregal galdakoztarra. Javi Oskozen kontra aritu zen garaipenaren bila baina ezin izan zuen irabazi. Azken emaitza 21-22 izan zen Oskozentzat.
Finalaren aurretik Ander Etxaniz eta Josu Igoa garaitu zituen Carregalek, final laurdenetan eta final erdietan, hurrenez hurren.