Galdabusa ordainpekoa izango da urtarrilaren 15etik aurrera: 0,60€ edo 1€ bidaiako
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Irati Alonso García
Bost hilabeteko proba-fasearen ostean eta «zerbitzua egonkortu denean», Galdabusak doakoa izateari utziko dio datorren urtarrilaren 15ean. Barik txartelarekin ordainduz gero, 60 zentimokoa izango da bidaia bakoitzaren prezioa. Eskudirutan ordainduz gero aldiz, euro batekoa. Ordaintzeko bestelako txartelik ere onartuko ditu Galdabusak, ondoko albistean batu bezala.
Galdakaoko auzo asko batzen dituen autobus zerbitzu berriak, Galdabusak, proba-fasean bost hilabete egin ostean doakoa izateari utziko dio urtarrilaren 15ean. Egun horretatik aurrera 0,60€ ordaindu beharko da txartel-bidaia bakoitzeko, beti ere Barik txartelarekin ordainduz gero.
Barik txartelaz gain, ondoko txartelekin ere ordaindu ahal izango da Galdabusa: Gizatrans, Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro. Azken sei txartel hauekin ordaintzeagatik gainera ohiko deskontuak jaso ahal izango ditu erabiltzaileak.
Ordea, aipatutako txartelik izan ezean, eskudirutan ere ordaindu ahal izango da bidaia bakoitza. Baina kasu horretan, bidaia bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da.
Hartutako azken neurri hau proiektuaren aurkezpenarekin batera azaldu zuen Galdakaoko Udalak, alegia, ordainpekoa izango zela. Aldiz, «zerbitzua egonkortu denean» ekingo zaio Galdabusa ordaintzeari, esan bezala, hilaren 15etik aurrera.