Galdabusak udako ordutegia izango du gaurtik aurrera

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Udako ordutegia izango du Galdabusak gaurtik, ekainak 1, aurrera. Hortaz, auzoen arteko autobusa asteburu eta jaiegunetan ere martxan egongo da.

Galdabusak udako ordutegia izango du gaurtik aurrera, ekainak 1, eta irailaren 30era bitarte. Urtero garai honetan egiten den aldaketak domeka eta jaiegunetan ere zerbitzua martxan egotea dakar, horrela herritarren mugikortasuna indartuz. 

Udako hilabeteetan domeka eta jaiegunetako eskaintza txertatzeak herritarren aisialdirako eta eguneroko joan etorrietarako aukerak zabaltzen ditu, bereziki udal igerilekuetara, kirol guneetara eta herriko aisialdi espazioetara gerturatzeko erraztasunak eskainiz.

Halaber, garraio publikoaren erabilera sustatu eta auto pribatuarena murrizteko aukera da, batez ere uda garaian egiten den mugimendu kopuru handiagoaren testuinguruan.

Aurten, ordutegi aldaketarekin batera, 2. linean aldaketa txiki bat ere egingo da: Ibaizabalen ere geldituko da Galdabusa Zuhatzutik Elexalderako noranzkoan. Musika Eskola parean egongo da geraleku hori, ibai ondoko espaloian. Aldaketa honek ez du eraginik izango ez ordutegietan ezta maiztasunetan ere.

Kontrako noranzkoan ibilbidea ez da aldatuko, eta ohiko geltokiak mantenduko dira.

situs togel

situs toto