Galdakao Atletismo Taldeak zortzi domina lortu zituen Bizkaiko Pista Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Atletismo Taldea
Maiatzaren 11n Bizkaiko Pista Txapelketako haurren kategoriako finalak lehiatu ziren Durangon eta hauetan, besteak beste, Galdakao Atletismo Taldeak parte hartu zuen. Galdakoztarrek zortzi domina lortu zituzten guztira eta hemen batu dugu irabazleen zerrenda.
Durangok Bizkaiko Pista Txapelketako haurren kategoriako finalak hartu zituen maiatzaren 11n. Hitzorduan ehunka kirolarik parte hartu zuten, haien artean Galdakao Atletismo Taldeko hainbatek.
Galdakoztarrek zortzi domina lortu zituzten guztira, urrezko sei, zilarrezko bi eta brontzezko bat. Hemen batu ditugu dominen irabazleak:
Urrezkoak
Assa Soukouna, jauzian eta pisuan
Unax Lagardera, 3000 metrotan
Aimar Denche, altueran eta jabalinan
Joel Monteiro, pisuan
Zilarrezkoak
Saray Suarez, jabalinan
Brontzezkoak
Joel Monteiro, 500 metrotan
Bestalde, Galdakao Atletismo Taldeko mutilak txapeldunordeak izan ziren Bizkaiko Taldeen Arteko Txapelketan, Basaurin maiatzaren 4an antolatu zena.