Bidegorria Galdakaora Orain martxaren XLVIII. edizioa antolatu du Biziz Bizi elkarteak biharko, maiatzak 30. Ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.
Ohi duenez, Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du maiatzeko azken zapatuan, hau da, bihar, hilak 30.
Ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik, eta martxan zehar trena edo metroa hartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
«Orain bai, lor daiteke! Anima zaitezte, zabaldu eta parte hartu!», adierazi dute elkartetik, Javier Bueno Aranzabale omenduko dutela azalduz.




