Galdakao eta Zarautz, gizarte zerbitzuetan «bikainak» diren euskal udalerri bakarrak
Ranking-a
BINKE / 2021eko abendua
Galdakao eta Zarautz, gizarte zerbitzuetan «bikainak» diren euskal udalerri bakarrak
TESTUA: Erredakzioa
Espainiar estatu mailan egiten den azterketa baten arabera, Zarautz eta Galdakao dira gizarte zerbitzuetan bikaintasunaren aitortza jaso duten Euskal Herriko udalerri bakarrak.
Espainiako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien Elkarteak estatu mailan egindako azterketatik, EAEko udalerriak ez dira ondo atera. Elkarteak bosgarren urtez jarraian xehatu ditu 20.000 biztanletik gorako udalek «gizarte-zerbitzuak eta gizarte-sustapena» egiteko erabiltzen dituzten aurrekontuak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak argitaratutako 2020ko aurrekontu likidatuari dagozkion datuekin.
«Bikain» nota lortu duten 37 udalerrietatik bi baino ez dira euskaldunak: Zarautz eta Galdakao. Gure herriaren kasuan, iaz, gizarte-zerbitzuei 109,58 euro bideratu dira biztanle bakoitzeko. Zarautz koska bat gora dago, 170,36€ bideratzen baititu biztanle bakoitzeko.
Ranking-aren punturik gorenean Kataluniako herriak daude, eta okerren Madrilekoak. Ordea, gizarte zerbitzuetan biztanleko inbertsio txikiena egiten dutenen artean udalerri euskaldun bat ere badago: Barañain, Iruñerrian.
Galdakaok jaso duen bikaintasunaren aitortza hori espainiar estatuko 37 udalerrik baino ez dute jaso, hots, lurraldeko udalerrien %10,2k. «Azterketak Galdakao punta-puntan» kokatu duela esan du ohar bidez Udalak, eta «aurrerantzean ere, inbertsio soziala oinarri hartuta» jarraituko duela iragarri.