Galdakao ezagutarazteko sortutako ikus-entzunezko proiektua aurkeztuko du Udalak, bihar

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Herriaren sustapenarekin lotutako ikus-entzunezko proiektu berri bat aurkeztuko du Galdakaoko Udalak bihar, ekainak 10, Torrezabalen. Ekimenaren helburua «herriaren balioak, nortasuna eta erakargarritasuna indartzea da».

Galdakaoko balioak, nortasuna eta erakargarritasuna indartzeko helburuz, ikus-entzunezko proiektu berria sortu du Galdakaoko Udalak.

Proiektuaren emaitza eta haren atzean egindako lana Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusian ezagutu ahal izango dira bihar, ekainak 10, 19:00etatik aurrera.

Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu Torrezabalen egingo den lehenengo proiekzioa ezagutzera: «Ekitaldia aukera paregabea izango da herriaren sustapenerako hainbat herritarren laguntzarekin sortutako bideoa estreinakoz ikusteko eta Galdakaoren irudia eta erakargarritasuna indartzen lagunduko duen ekimena bertatik bertara bizitzeko».

situs togel

situs toto