Galdakao Futbol Taldeko beteranoek Bizkaiko Kopa irabazi dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Futbol Taldeko beteranoak
Pasa den asteburuan Bizkaiko Beteranoen Koparen lehen edizioa antolatu zen Etxebarrin. Txapelketan zazpi taldek parte hartu zuten eta Galdakao Futbol Taldeko beteranoak izan ziren txapeldunak, partida guztiak irabazi ostean.
Etxebarrik Bizkaiko Beteranoen Koparen lehen edizioa hartu zuen pasa den asteburuan. Lurraldeko zazpi taldek parte hartu zuten txapelketan eta Galdakao Futbol Taldeko beteranoak izan ziren garaileak.
Galdakoztarrak laugarren izan ziren ligan eta horrek kopa jokatzeko aukera eman zien. Bizkaiko Kopa jokatu zuten gainontzeko taldeak hauek izan ziren: Txurdinaga, Umore Ona, Etxebarriko Selekzioa eta Galdakao A taldean; eta Ugeraga, Solokoetxe eta Otxarkoaga.
Galdakao Futbol Taldeko beteranoek partida guztiak irabazi zituzten eta horrenbestez lehiaketaren lehen edizio honen txapeldunak izan ziren.
Galdakao Futbol Taldetik beteranoak zoriondu zituzten lorpenaren ostean: «Txapelketa oso lehiatua izan zen, eta Galdakaok ez zuen partidarik galdu. Zorionak!».