Galdakao Futbol Taldeko beteranoek Bizkaiko liga irabazi dute

Argazkiak: Bizkaiko Futbol Federazioa eta BINKEri bidalitakoak.

Galdakao Futbol Taldeko beteranoek 2-3 irabazi zuten asteburuan Solokoetxeren aurka, eta horri esker Bizkaiko Beteranoen Liga irabazi dute.

Pasa den asteburuan jokatu den azken partidan erabaki da aurtengo Bizkaiko Beteranoen Futbol Ligako irabazlea: Galdakao Futbol Taldea.

Galdakoztarrek garaipena lortu zuten 2-3 Solokoetxe taldearen kontra, Omer, Josep eta Gorkaren golekin.

Partidaren ostean txapeldunen kopa jaso zuten, Juan Luis Martin Bizkaiko Futbol Federazioko  ordezkariaren eskutik, eta ondoren Galdakaon ospatu zuten garaipena.

situs togel

situs toto