Galdakao Gogora elkarteak Gurs kontzentrazio zelaira irteera antolatu du urriaren 26rako
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Gogora
Memoria historikoa lantzen duen Galdakao Gogora elkarteak Gurs kontzentrazio zelaira irteera antolatu du urriaren 26rako.
Galdakao Gogora elkarteak Gurs, camp des basques «euskaldunen kontzentrazio zelaira» irteera antolatu du eta galdakoztar guztiak irteera honetan parte hartzera animatu ditu. Euskal Herritik nahiko gertu dagoen kontzentrazio zelaia izanik, «aukera paregabea» da zuzenean esparrua ezagutzeko. Izan ere, 1939 1946 urte bitartean, bertako barrakoietatik 64.000 preso pasa ziren, euretatik 6.555 euskaldunak, batzuk galdakoztarrak.
Irteera honen jatorria Galdakao Gogorak maiatzean antolatu zuen berbaldian dago. Gaiaren hizlaria, Jabi Bilbao, Gurs-era ere joango da zelaiaren inguruko zehaztasunak azaltzeko.
Bisita urriaren 26an, zapatuan, egingo da eta Gurs eta ondoan dagoen Navarrens herria bisitatuko dituzte parte-hartzaileek. Irteera goizeko 9:00etan udaletxe aurrean izango da eta buelta iluntze aldera.
Izena emateko, urriaren 7a baino arinago idatzi behar da elkartearen zuzenbide elektronikora: galdakao.oroimena@gmail.com. Izena ematen dutenei kontu zenbakia luzatuko zaie 25 euroren ordainketa egiteko.