Galdakao Gogora elkarteak Gurs kontzentrazio zelaira irteera atzeratu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Gogora
Memoria historikoa lantzen duen Galdakao Gogora elkarteak Gurs kontzentrazio zelaira irteera egiteko asmoa zuen zapatuan, urriak 26. Ordea, hitzordua hurrengo urteko udaberrira atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.
Galdakao Gogora elkarteak Gurs, camp des basques «euskaldunen kontzentrazio zelaira» irteera antolatuta zuen zapaturako, urriak 26. Antolatzaileek ordea, hitzordua hurrengo urteko udaberrira atzeratzea erabaki dute.
Galdakao Gogora Elkarteak aurrerago emango du irteeraren data berria baina maiatzean, bonbardaketaren urteurrenaren harira, egitea aurreikusi du.
«Euskal Herritik nahiko gertu dagoen kontzentrazio zelaia izanik, aukera paregabea da zuzenean esparrua ezagutzeko. Izan ere, 1939 1946 urte bitartean, bertako barrakoietatik 64.000 preso pasa ziren, euretatik 6.555 euskaldunak, batzuk galdakoztarrak», adierazi dute elkartetik.