Galdakao Igeriketa Taldeak bost domina lortu ditu Espainiako Master Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Igeriketa Taldearen sareetatik
Asteburuan Espainiako Master Igeriketa Txapelketa antolatu zen Puertollanon. Lehiaketan Galdakao Igeriketa Taldeak parte hartu zuen eta bost domina lortu zituen. Albiste honetan batu ditugu irabazleak.
Asteburuan, uztailaren 6tik 9ra bitarte, Espaniako Master Igeriketa Txapelketa antolatu zen Puertollanon. Guztira 140 taldek parte hartu zuten, tartean Galdakao Igeriketa Taldea, eta galdakoztarrek emaitza onak lortu zituzten.
Bost domina irabazi zituzten Galdakao Igeriketa Taldeko kideek, zilarrezko lau eta brontzezko bi. Angela Ruizek zilarrezko hiru eskuratu zituen: 100 metro bizkarrean, 100 metro krolean eta 100 metro estilotan.
Bestalde, igerilariak bigarren postua lortu zuen 4X100 krol erreleboetan Andrea Marin, Oihane Bartolome eta Nekane Portillarekin batera. Azken honek brontzezko domina eskuratu zuen ere 400 metro krolean.
Bestalde, talde moduan 28. izan diren galdakoztarrak, 140 taldeko sailkapenean.