Galdakao protagonista duen ‘Erlojupekoa’ filma ikusgai izango da asteburuan Hamaika Telebistan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bira Produkzioak
Duela urte eta erdi inguru estreinatu zen Torrezabalen Galdakaon grabatutako ‘Erlojupekoa’ filma eta ondoren Laburbira euskarazko film laburren zirkuituan ikusteko aukera izan zen. Asteburuan Hamaika Telebistan ikusgai izango da, albiste honetan batutako ordutegietan.
Bira Produkzioak taldeko Leire Egañak zuzendu duen eta Lore Nekane Billelabeitia aktorea protagonista duen ‘Erlojupekoa’ laburmetraia Galdakaon eta galdakoztar zein usansolotarrekin grabatu zen. Herrian bertan egin zen estreinaldia duela urte eta erdi inguru, Torrezabal Kultur Etxean.
Ondoren Laburbira euskarazko film laburren zirkuituan ikusi ahal izan zen, eta gaur egun modu librean ikusteko aukera dago ere, Youtube plataforman.
Asteburu honetan ordea, Hamaika Telebistan —telebistan zein webgunean zuzenean emititzen den estekan— ikusteko aukera izango da ordutegi honetan: bariku, zapatu eta domekan 20:00etan. Zehazki, ‘Bost teilatu’ lan kolektiboaren barruan batzen diren lan guztiak izango dira ikusgai Hamaika Telebistan: ‘Krak’, ‘Hitzak’, ‘Erlojupekoa’, ‘Muga’ eta ‘Arnasa’.