Galdakao Triatloi Taldeko kideek hamahiru domina lortu zituzten lehenengo Duatloi Inklusiboan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Urriaren 15ean antolatu zen lehen aldiz Galdakaoko Duatloi Inklusiboa eta ehundaka kirolarik parte hartu zuen hitzorduan. Besteak beste, Galdakao Triatloi Taldeko kideek lehiatu zuten eta guztira hamahiru domina lortu zituzten.
Urriaren 15ean egun berezia bizi izan zuten galdakoztarrek. Lehen aldiz Galdakaoko Duatloi Inklusiboa antolatu zen eta ehundaka kirolari batu ziren Juan Bautista kalean eta inguruetan lehiaketan parte hartu edo txapelketa ikustek, BINKEk jaso zuen moduan.
Galdakao Triatloi Taldeak antolatu zuen hitzordua Euskadiko Triatloi Federazioarekin eta Galdakaoko Udalarekin elkarlanean eta talde galdakoztarreko hainbat kidek parte hartu zuen txapelketan, emaitza onekin.
Guztira, hamahiru domina lortu zituzten Galdakao Triatloi Taldeko kideek. Hemen batu dugu irabazleen zerrenda:
- Ainhoa Alvarez: 3. emakumezkoen kategorian
- Maria de la Fuente: 1. 1VFM kategorian
- Urtats Gomez: 1. JNM kategorian
- Raul Manzanares: 3. 1VM kategorian
- Salvador Pajares: 1. V2M kategorian
- Josu Basaldua: 2. V2M kategorian
- Joseba Andoni Loroño: 1. V3M kategorian
Eneko Sanchezek lehen postua lortu zuen txapelketan herrikoian kategoria inklusiboan Unairekin batera eta Eneko Alvarezek, Asier Linazak, Naroa Uriartek, Marimar Fernandezek eta Maite Hidalgok ere dominak lortu zituzten lehiaketa herrikoian.