Galdakao Txirrindulari Elkarteak denboraldi berriaren aurkezpena egin zuen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Txirrindulari Elkartearen Gela
Barikuan, martxoak 1, Galdakao Txirrindulari Elkarteak bere denboraldia berria aurkeztu zuen Gandasegi eskolaren areto nagusian. Hitzorduan talde osoa batu zen eta aurtengo erronka berriak azaldu zituzten.
Galdakao Txirrindulari Elkarteak denboraldi berriari ekin dio eta barikuan, martxoak 1, egin zuen aurkezpena. Hitzordua Gandasegi eskolaren areto nagusian izan eta elkarteko kide guztiak batu ziren, babesle eta Galdakaoko Udaleko ordezkariekin batera, tartean Iñigo Hernando alkatearekin.
BINKEk jaso zuen moduan, Igor Anton txirrindulari ohia da elkartearen presidente berria eta honek azaldu zituen denboraldi berriaren nondik norakoak, batez ere Galdakao Txirrindulari Elkartearen Gelaren ingurukoak.
Antonen esanetan, Gelak Harriet Ormazabalentzat handbike lortzeko erronkarekin jarraituko du eta honen inguruko dokumental bat sortuko du, eta erronka berri bat jarriko du martxan aurten ere. Halaber, hitzaldiak eta txapelketak antolatzen jarraituko dute, «kirolaz haratago doan taldea izatea delako helburua».
Elkartearen zikloturismo atala aldiz Javier Atxutegik eta Xabier Santiagok azaldu zuten, eta master taldearen erronkak Javi Gonzalezek aurkeztu zituen.