Galdakaok eskuzko final zortzirenetan parte hartuko du Bizkaiko Herriarteko Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bizkaiko Pilota Federakuntza
Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak ezagutzera eman ditu Herriarteko Txapelketan izango diren norgehiagokak. Galdakaok eskuzko modalitatean parte hartuko du eta final zortzirenetan Gernika-Lumoren kontra arituko da.
Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak dagoeneko zozketa egin du Bizkaiko Herriarteko Txapelketan parte hartuko duten udalerrien artean eta lehiaketan izango diren norgehiagokak zeintzuk izango diren iragarri du.
Zehazki, eskuzko torneoan 11 udalerrik hartuko dute parte: Markina-Xemein, Lezama, Amorebieta Etxano, Galdakao, Gernika-Lumo, Iurreta, Munitibar, Ortuella, Sestao, Zaratamo eta Zeanuri. Zesta-punta lehiaketan aldiz, Markina-Xemein, Berriatua eta Gernka Lumo arituko dira; paleta larruzkoan Sestao, Sopela, Armintza eta Sestao; eta gomazko paletan Amorebieta Etxano, Elorrio, Larrabetzu eta Bakio.
Eskuzkoan arituko da Galdakao eta final zortzirenak Gernika-Lumoren kontra jokatuko ditu. Lehen partida maiatzaren 14an izango da han eta bigarrena Galdakaon hilaren 23an. Irabaztekotan Zeanuriren kontra jokatuko luke Galdakaok.