Galdakaoko Berbalagunen topaketa antolatuko dute bihar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Hego Uribeko Berbalagunak
Aurten ere Galdakaoko Berbalagunen topaketa antolatuko dute Santakurtzetan. Bihar, irailak 19, izango da Iturrondon.
Hainbat lagunek parte hartzen dute urtero Galdakaoko euskal hiztunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin erlazionatzeko Berbalagun egitasmoan. Talde ezberdinetan batzen dira ikasturtean zehar, bakoitzari hobe datorkion egun zein ordu tarteetan.
Bestale, Santakurtzetan Berbalagunen topaketa antolatu ohi dute, talde ezberdin hauetako kideak elkar ezagutzeko helburuz. Aurten bihar, irailak 19, izango da Iturrondon, 19:30ean.
«Proiektua hurbiletik ezagutzeko aukera paregabea da ere, kurtsoa urriaren hasieran hasiko baita», adierazi dute antolakuntzatik, herritarrak parte hartzera animatuz. «Anima zaitez, euskara praktikatu nahi duen edonor ongi etorria izango da eta!», nabarmendu dute.