Galdakaoko Da Capo Musika Bandak ‘Herritik herrira’ kontzertua eskainiko du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Da Capo Musika Bandak ‘Herritik herrira’ udako kontzertua eskainiko du eguenean, uztailak 18, Kurtzeko plazan. Guztiontzako ezagunak diren abesti herrikoietan oinarritutako saioa izango da.
Galdakaoko Da Capo Musika Banda eta Galdakaoko Udala harremanak eta emanaldiak egonkortzeko lanean ari dira eta ildo honetan bandak udan kontzertua eskaintzea ohitura bihurtzea nahi dute.
Aurten eguenean, uztailak 18, 19:30ean izango da Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren udako emanaldia eta Kurtzeko plazan izango da.
‘Herritik herrira’ izango da kontzertuaren izena eta guztiontzako ezagunak diren abesti herrikoietan oinarritutako saioa izango da. Publikoak bandarekin abestea da nahia, ‘Txoria Txori’ edo ‘Furra Furra’ bezalako abestiekin.
Pieza herrikoi hauei ‘Piratas del Caribe’ edota ‘Second Suite Host’ piezak gehituko zaizkio, «errepertorioari kolore desberdinak gehitzeko».