
Galdakaoko Emantzipazio Bulegoak gazteei zuzendutako hitzaldia antolatu du biharko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: I. O.
Gazteei lehen etxebizitza lortzen laguntzeko asmoz, hitzaldia antolatu du biharko Galdakaoko Emantzipazio Bulegoak GAZ zerbitzuarekin elkarlanean. Saioa Torrezabal Kultur Etxean izango da eta parte hartzeko aurretik izena eman behar da.
Emantzipazio prozesua gazteentzat gero eta zailagoa dela kontuan hartuz, egiteko honetan laguntzeko zerbitzu berria jarri zuen martxan Galdakaoko Udalak: Emantzipazio Bulegoa. Prosezu honetan behar duten «informazio eta baliabide guztiak» eskaintzea da zerbitzu honen helburua, eta honen harira hitzaldia antolatu du biharko, otsailak 14.
Hitzordua GAZ zerbitzuarekin elkarlanean prestatu du eta etxebizitza librea erosteko eta alokatzeko laguntzen eta baliabideen inguruan arituko dira.
Saioa Torrezabal Kultur Etxeko lehen solairuan izango da 18:00etan. Parte hartzeko izena eman behar da formulario honen bitartez.