Galdakaoko EPAn izena emateko epea urtarrilaren 26an irekiko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Nimis
Eguenean, urtarrilak 26, zabalduko da Galdakaoko Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoan, EPA izenez ezaguna, matrikula egiteko epea. Besteak beste, alfabetatzea, graduetarako sarrera probak eta hizkuntzak uztartuko dira saioetan eta online edo Urretako zentroan lortu daiteke informazio gehiago.
Beste urte batez, Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoak, EPA izenez ezaguna dena, hainbat arlotan formakuntza jasotzeko aukera eskainiko du. Udalak jakinarazi duenez, urtarrilaren 26an irekiko da matrikulatzeko epea eta otsailaren 3ra arte izango da zabalik.
Besteak beste, alfabetatzea, DBHko eskola graduatua, kultur gaiak, nazionalitatea eskuratzeko probak eta goi zikloetarako sarbide probak uztartuko dira Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoko saioetan. Halaber, hizkuntzak landuko dira: gaztelania etorkinentzat, euskara, informatika, ingelesa eta frantsesa.
Heziketa aukera honen inguruko informazio gehiago lortu daiteke webgunean edo 944566098 eta 688810808 telefono zenbakietara deituz, baita Urretako zentroan ere. Honen ordutegia hurrengoa da: goizetan 10:00etatik 12:00etara astelehenetik ostiralera, eta arratsaldetan 18:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostegunera.