Galdakaoko euskaltegiek A1 eta C1 mailen arteko ikastaroak eskainiko dituzte udan

Argazkia: BINKE.

A1 eta C1 mailen arteko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte udan Galdakaoko euskaltegiek. Horietan izena emateko epea zabalik dago ekainaren 22ra bitarte.

Galdakaoko Udal Euskaltegiak eta Barandiaran AEK-k udako ikastaro trinkoak antolatu dituzte, ikasleen behar eta maila desberdinetara egokitutako eskaintzarekin.

Udal Euskaltegiak B2 eta C1 mailak lantzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu uztailaren 1etik 23ra bitartean. Eskolak astelehenetik barikura izango dira, 08:30etik 14:00etara, eta guztira 85 orduko prestakuntza izango da.

Ikastaroaren prezioa 104,55 eurokoa da, eta matrikula egiteko epea ekainaren 18tik 22ra arte egongo da zabalik. Gainera, 2008, 2009 eta 2010 urteetan jaiotako gazteek baldintza bereziak izango dituzte C1 mailako ikastaroan izena emateko.

Informazio gehiago nahi dutenek 944566174 telefonora deitu edo euskaltegia@galdakao.eus helbidera idatz dezakete.

Bestalde, Barandiaran AEK-k ere udako eskaintza zabala prestatu du. Alde batetik, uztailean eta abuztuan egingo diren ikastaro trinkoak eskainiko ditu A1 eta C1 mailen artean. Egunero lau orduko eskolak izango dira, goizez, eta ikastaroek 100 orduko iraupena izango dute. Prezioa 278 eurokoa izango da, eta matrikula ekainaren 30era arte egin ahal izango da.

Gainera,AEK-k udako barnetegiak ere antolatu ditu uztaila, abuztu eta irailerako. Bi asteko egonaldiak izango dira Arantzan, Adunan, Foruan, Urepelen eta Mendikotan, eta euskara ikasteko ez ezik, hizkuntza erabiltzeko eta murgiltze esperientzia bizitzeko aukera ere eskainiko dute.

EK-ko ikastaro trinkoetan edo barnetegietan parte hartzen dutenek HABEren dirulaguntzak eskuratzeko aukera izango dute, deialdian ezarritako baldintzak betez gero.

Ikastaro trinkoei buruzko informazioa eskuratu daiteke barandiaran@aek.eus helbidera idatziz edo 607632345 telefonora deituz.

Barnetegiei buruzko informazio aldiz, udabarnetegiak@aek.eus helbidean edo 607673541 eta 94646400 telefono zenbakietan dago eskuragarri


situs togel

situs toto