Galdakaoko Haurren Kontseiluak urtean zehar landutako proposamenak aurkeztu dizkio Udalari

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailako 25 ikaslek osatzen duten Galdakaoko Haurren Kontseilua Udalarekin batu zen pasa den astean. Ikasturteko azken saioa izan zen, eta bertan urtean zehar landutako proposamenak aurkeztu zituen.

Galdakaoko bosgarren Haurren Kontseilua ikasturte hasieran osatu zen, eta organoaren kide diren 25 neska-mutilak hilero bildu dira orduz geroztik.

Saioetan herriak dituen behar eta erronkei buruz hausnartu dute, euren kezka eta iritziak partekatu dituzte, eta aisialdia, espazio publikoak, bizikidetza, mugikortasuna edota haur eta gazteen ongizatea bezalako gaiak jorratu eta horiekin lotutako proposamenak landu dituzte.

Pasa den astean ikasturteko azken saioa egin zuten, eta bertan Iñigo Arriandiaga alkatea, Maite Arandia Parte-Hartze zinegotzia, Unai Amezaga arloko teknikaria, eta beste hainbat udal langile izan ziren.

Hasieran haurrei hitza hartzea kosta izan zaien arren, laster hartu zuten konfiantza, eta «ilusioz eta pozez» bizi izan zuten esperientzia berezia.

Urtean zehar egindako lanaren berri eman zutenondoren. Guztira, zortzi saio egin dituzte, bi arlo zehatzetan arreta jarriz: mugikortasuna eta animaliak.

Mugikortasunari dagokionez, «ibilgailuen abiadura handia eta gidariek zebrabideetan arreta gutxi jartzea» dira euren kezka nagusiak. Horri aurre egiteko trafikoa lasaitzeko hainbat neurri proposatu dituzte, hala nola «multa gehiago jartzea» abiadura murrizteko elementu fisikoak jartzea.

Lanketa horren barne, herriko puntu seguru zein arriskutsuenak identifikatzeko lanketa egin dute urtean zehar, eta udal langileei aurkeztu dizkiete egindako mapa eta ondorioak.

Animalien arloan, «bizikidetza hobetzeko» beharra azpimarratu dute. Alde batetik, «txakurren gorotzak biltzeko poltsa gehiago» jartzea eskatu dute, eta, bestetik, «animalien portaera hobeto ulertzeko» eta elkarbizitza errazteko landutako proposamena azaldu dute: kolore desberdindun lepokoen bidez txakuren identifikazio sistema sortzea.

Saioaren amaieran, aurtengo Kontseilua utziko duten LH 5.mailako ikasleek agurra jaso zuten euren kideengandik. Azken horiek saioetako argazkiekin osatutako agenda eman diete opari moduan, elkarrekin egindako ibilbidearen oroigarri gisa.

Era berean, datorren ikasturtean hasiko diren kide berriei zuzendutako notatxoak utzi zituzten kutxetan, lehen saiorako prestaketa moduan.
 

situs togel

situs toto