Galdakaoko III. Triatloi Txikia irailaren 29an antolatuko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Galdakaoko Triatloi Txikiaren hirugarren edizioa antolatuko du Triathlon Galdakao kirol elkarteak irailaren 29an. Izena emateko epea zabalik dago eta adinaren arabera ibilbide ezberdinak egingo dituzte parte-hartzaileek.
Triathlon Galdakao kirol elkarteak Galdakaoko Triatloi Txikiaren hirugarren edizioa antolatuko du irailaren 29an. Txapelketa 10:00etan hasiko da eta adinaren arabera ibilbide ezberdinak egingo dituzte parte-hartzaileek.
Triatloiak 150 parte hartzaileko muga izango du, eta horiek hiru kirol diziplinak osatu beharko dituzte: igeri egitea, korrika egitea eta bizikleta.
Hauek dira adin talde bakoitzaren ordutegi eta distantziak:
- 2010-2011 urteetan jaiotakoak (10:00): 150 metro igerian, 3.000 metro bizikletan eta 750 metro korrika
- 2012-2013 urteetan jaiotakoak (10:30): 100 metro igerian, 2.000 metro bizikletan eta 500 metro korrika
- 2014-2015 urteetan jaiotakoak (11:15): 50 metro igerian, 1.000 metro bizikletan eta 300 metro korrika
- 2016-2017 urteetan jaiotakoak (12:00): 20 metro igerian, 700 metro bizikletan eta 200 metro korrika
Honezkero zabalik dago izena emateko epea webgunean eta 5 euroko prezioa du.