Galdakaoko kale garbiketako langileak mobilizazioekin hasi dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: ELA
Galdakaoko kale garbiketako langileek bi asteko greba deitu dute apirilaren 15tik aurrera, «KPIaren araberako soldatak bermatzea» eskatzeko. Honen aurretik mobilizazioekin hasi dira eta atzo Galdakaoko Udalaren aurrean egin zuten kontzentrazioa.
Galdakaoko kale garbitzaileek, hogeita hamahiru langile guztira, bi asteko greba deitzea erabaki dute apirilaren 15etik aurrera, ELA sindikatuak jakinarazi zuenez. Langileek Enviser eta Serkom enpresek osatutako Andra Mari ABEErako egiten dute lan eta Galdakaoko Udalari ematen diote zerbitzua.
ELAko ordezkariek «urtebete baino gehiago daramate enpresa horrekin hitzarmena negoziatzen eta
enpresak KPIa baino soldata eguneratze askoz txikiagoak eskaintzen ditu», BINKEk jaso zuen moduan.
Greba egunen aurretik langileak hasi dira honezkero mobilizazioekin eta atzo, apirilak 10, kontzentrazioa egin zuten Galdakaoko Udalaren aurrean «KPIaren alde» lemapean.