Galdakaoko kuadrillen eta eragileen mosaiko kolektiboak osatuko dituzte Graffesta jaian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Mehaniq
Graffesta jaiaren bosgarren edizioa antolatuko dute urriaren 21ean Urretan eta bi mural parte-hartzaile egingo dituzte: kuadrillena eta eragileena. Hemen batu dugu hauetako bakoitzean parte hartzeko jakin beharrekoa.
Bosgarren urtez, Graffesta jaia antolatuko dute Galdakaon urriaren 21ean Urreta eskolan. Proiektu honek grafiti adierazpen artistiko bisuala du oinarritzat, eta Galdakaoko gazte batzuek jartzen dute martxan, Udalaren Gazte Berpiztu hezitzaile taldearekin batera.
Aurtengo edizioan herriko gazteak izango dira protagonistak, izan ere, kuadrillentzako mural parte-hartzailea egingo dute.
Udalak jakinarazi duenez, kuadrilla ezberdinen ikurrarekin gazte mosaiko kolektiboa osatuko dute eta horretarako talde bakoitzak bere ikurra eramatera edo berria sortzera animatu dute.
Bestalde, eragileei zuzendutako mural koletiboa ere egingo dute Graffestan. Honetan ere bakoitzaren ikurra bidaltzeko deia egin dute antolatzaileek.
Bietan izena emateko epea zabalik dago hilaren 11ra arte eta 688680840 telefonoan egin daiteke.