Galdakaoko Triatloi Eskolak 58 kirolari gazte izango ditu bere laugarren denboraldian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Bere laugarren denboraldian 58 kirolari gazte izango ditu Galdakaoko Triatloi Eskolak, atzo Torrezabal Kultur Etxean egindako ekitaldian iragarri zuenez. Bertan eskolako kideak, laguntzaileak, babesleak eta gurasoak batu ziren.
Galdakao Triatloi Eskolak urteko gala ospatu zuen atzo, abenduak 11, Torrezabal Kultur Etxean eta bertan eskolako kideak, laguntzaileak, babesleak eta gurasoak batu ziren. Duela hiru urte hasi zen eskola 10 kiderekin, eta aurten 45 izan ditu.
Laugarren denboraldian aldiz, urtarrilean hasiko dena, 58 kide izango ditu Galdakao Triatloi Eskolak, atzoko ekitaldian iragarri zutenez.
Amaitutako denboralian zehar egindako ekintzen berri ere eman zuten saioan, eta iragarpen bat ere egin zuten: eskolako antolatzaileetako bat den Richard Gomez izendatu dutela Euskadiko Triatloi Federazioko presidente berria.
Halaber, urtero moduan, pertsonalizatutako opari bana eman zieten partaide guztiei: panpintxo bat euren aurpegiekin. Amaieran aldiz, sopresa bat eskaini zuten gurasoek. Antolatzaile, laguntzaile eta babesleei oparitxo bana ere egin zieten, eta bertso bat eskaini zuten, guraso batek idatzi eta grabatutakoa.