Galdakaoko Udal Artxiboak 17 argazki historiko berri gehitu ditu funts digitalera

Argazkia: Galdakaoko Udal Artxiboa.

Herriko ondare historikoa zabaltzen eta balioan jartzen jarraitzen du Galdakaoko Udal Artxiboak, artxibo digitalera irudi berriak gehituz. Oraingoan herritarrek lagatako 17 argazki historiko argitaratu dira.

Galdakaoko Udal Artxiboak herriko ondare historikoa zabaltzen eta balioan jartzen jarraitzen du, artxibo digitalera irudi berriak gehituz.

Oraingo honetan, herritarrek lagatako 17 argazki historiko argitaratu dira, eta dagoeneko ikusgai daude artxibo digitalaren plataforman.

Irudiek Galdakaoko eguneroko bizitzako hainbat une jasotzen dituzte, eta herriaren memoria historikoa islatzen dute. Bertan ageri dira herriko jaiak, landa lanak, txangoak eta herriaren memoria kolektiboaren parte diren bestelako jarduerak, besteak beste.

Argazkirik esanguratsuenen artean 1968an Itzulia Galdakaotik igaro zenean Gernika kaletik ateratako panoramika bat, eta 1964an, Gerra Zibilaren ostean, herrian ospatutako lehen Euskal Jaiaren irudiak daude.

Argazki horiek guztiak herritarren lagapenei esker sartu dira udal artxiboan. Ekarpen horien ondorioz, udal funts dokumentala aberastu egiten da eta Galdakaoren historia belaunaldi berrientzat gordetzea ahalbidetzen da.

Beraz, Udalak «eskerrak ematen dizkie beren argazkiak partekatu dituzten herritar guztiei, eta antzeko material historikoa —argazkiak, dokumentuak edo bestelako testigantzak- duten pertsonei Udal Artxiboarekin elkarlanean aritzeko gonbita egiten die».

situs togel

situs toto