Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Unai Moran
Duatloi Txikiaren edizio berria martxoaren 12an goizean antolatuko du Galdakao Triatloi Taldeak. Parte hartzeko aurretik izena eman behar da 5 euroko prezioan eta pasa den urtean bezala 250 haurrek lehiatu ahal izango dute.
Duatloi Txikiaren zazpigarren edizioa martxoaren 12an goizean antolatuko da eta iaz bezala 250 haurrek parte hartu ahal izango dute, Galdakao Triatloi Taldeko antolatzaileek azaldu dutenez. Parte hartzeko www.rockthesport.com webgunean aurretik izena eman beharko da eta 5 euroko prezioa du. Honen inguruan informazio gehiago emango dute arduradunek hurrengo egunetan zehar.
Goizeko 10:00etan hasiko da lasterketa eta Bizkai kalean hasi eta leku berean amaituko da ibilbidea, aurreko urteetan bezala. Jaiotza urtearen arabera ekingo diote gazteek Duatloi Txikiari eta antolatzaileek zehaztu dute adin bakoitzekoek zenbat metro korrika eta zenbat bizikletan egin beharko duten:
· 2009-2010 urteetan jaiotakoak: 10:00. 600 metro korrrika, 2.000 metro bizikletaz eta 300 metro korrika.
· 2011-2012 urteetan jaiotakoak: 10:30. 400 metro korrika, 1.000 metro bizikletaz eta 200 metro korrika.
· 2013-2014 urteetan jaiotakoak: 11:00. 250 metro korrika, 700 metro bizikletaz eta 125 metro korrika.
· 2015-2016 urteetan jaiotakoak: 11:30. 200 metro korrika, 700 metro bizikletaz eta 100 metro korrika.
Parte-hartzaile guztiek domaina jasoko dute lasterketa amaitzean eta Urreta kiroldegian dutxak eta aldagelak zabalik izango dira.