Galdakaoko XI. Herri Krosa apirilaren 30ean antolatuko dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Atletismo Taldea
Apirilaren 30ean antolatuko dute Galdakaoko XI. Herri Krosa, Urreta inguruan. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea eta hilaren 27ra arte egin ahal izango da, adinaren araberako zortzi kategoriatan.
Beste urte batez, Galdakaoko Herri Krosak herriko eta inguruetako ehundaka kirolari batuko ditu. Aurten XI. edizioa izango da eta apirilaren 30an egingo da 11:00etatik aurrera, zortzi kategoria ezberdinetan.
Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea Galdakao Atletismo Taldearen webgunearen bitartez eta 8 euroko prezioa izango du apirilaren 27ra arte. Lasteketaren egun berean ere izena eman ahal izango da, 10 euroko prezioan.
Urretako 1.927 metroko zirkuituan lehiatuko da txapelketa eta zortzi kategoriatan parte-hartu ahal izango da. Hauek dira kategoriak eta bakoitzean egin beharko den ibilbidea:
- Benjaminak: 600 metro.
- Kimuak: 1.000 metro.
- Haurrak eta kadeteak: 2.000 metro.
- Paralinpikoak: kategoria egokitukoek 1.000 metro eta kirol trebetasunekoek 2.000 metro.
- Gazteak: 3.854 metro.
- Juniorrak: 3.854 metro.
- Seniorrak: 7.708 metro.
- Beteranoak: 7.708 metro.
Lasterketaren ostean sari banaketa egingo du Galdakao Atletismo Taldeak. Garaikurra eta txapela emango dizkie senior kategoriako gizonezko eta emakume irabazleei eta lehenengo hiru sailkatuek 150 euro, 90 euro eta 60 euros jasoko dituzte, hurrenez hurren. Halaber, saria emango diete herriko lehenengo sailkatuei.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartuko duten atletek Urreta kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dituzte.