
Galdakaoko XIII. Herri Krosa apirilaren 27an antolatuko dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Aurten ere Galdakaoko Herri Krosa antolatuko du Galdakao Atletismo Taldeak apirilaren 27an. Lasterketaren 13. edizioa izango da eta hamar kategoria izango ditu guztira.
Galdakaoko eta inguruko herrietako ehundaka kirolari batuko ditu berriz Galdakao Atletismo Taldeak Herri Krosean. Apirilaren 27an izango da lasterketa eta hamahirugarren edizioa izango da aurtengoa.
Lasterketan izena emateko epea apirilaren 1ean zabalduko da eta hilabete horretako 21era arte prezioa 10 eurokoa izango da. Probaren egun berean ere egin daiteke inskripzioa, kasu honetan 15 euroan.
Ordaintzeko lehenengo txandan, apirilaren 24ra bitarte, adin txikikoen eta paralinpiar kategorietan parte hartuko dutenek ez dute ezer ordainduko eta probaren egunean egiten badute, 5 euro izango da prezioa.
Guztira hamar kategoria izango ditu lasterketak, ordutegi eta distantzia hauekin:
- Benjamin: 11:00, 600 metro
- Alebin: 11:15, 1.000 metro
- Kadete: 11:30, 2.000 metro
- Infantil: 11:30, 2.000 metro
- Paralinpikoak (kategoria egokitua): 11:45, 1.000 metro
- Paralinpikoak (kirol trebetasunak): 11:45, 2.000 metro
- Jubenil: 12:00, 4.120 metro
- Senior: 12:00, 8.240 metro
- Beteranoak: 12:00, 8.240 metro
- Junior: 12:00, 4.120
Informazio gehiago ezagutu daiteke lasterketaren webgunean.