Galdakaoko XX. Mendi Asteak lau hitzaldi eskainiko ditu gaurtik azaroaren 26ra bitarte

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ecoturismo

Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak hitzaldiak antolatuko ditu gaurtik, azaroak 7, hilaren 26ra bitarte eguenero, XX. Mendi Astearen baitan. Guztira lau saio eskainiko dituzte eta hemen batu dugu egitarau osoa.

Aurten ere Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak Mendi Astea antolatuko du, Galdakaoko Udalarekin elkarlanean. Gaurtik, azaroak 7, hilaren 26ra izango da XX. edizioa eta eguenero hitzaldiak eskainiko dituzte adituek 19:30ean taldearen egoitzan, Gipuzkoa kalean.

Txutxi ValderramakXabier Zaitak/Alfonso RequerokKarlos Aretxabaletak eta Antxon Iturrizak/Iñigo Orbarrek eskainiko dituzte aurten hitzaldiak. Hemen batu dugu egitarau osoa:

Azaroak 7
Txutxi Valderrama: ‘Atzoko eta gaurko goimendiko espedizioak’

Azaroak 14
Xabier Zaita/Alfonso Requero: ‘Ganguren MT Himalayan’

Azaroak 21
Karlos Aretxabaleta: ‘Izarrak eta haitzak’ liburuaren aurkezpena

Azaroak 26
Torrezabal Kultur Etxean
Antxon Iturrizak/Iñigo Orbar: ‘Euskal Mendizaletasunaren historiaren erakusketa’