Galdakaon gertatutako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Aitzol Zamalloa
Galdakaon eraso matxista bat gertatu dela salatu dute herriko talde feministek eta hau arbuiatzeko elkarretaratzea deitu dute gaurko. Hitzordua Santi Brouard enparantzan izango da 20:00etan.
Udalak Galdakaon eraso matxista bat gertatu dela jakinarazi zuen atzo, maiatzak 8, eta hau «irmoki arbuiatzeko» adierazpen instituzionala kaleratu zuen, bertako talde politiko guztien adostasunarekin.
«Udalak gertaeraren berri izan duen momentutik bertatik eta informazioaren nondik norakoak baieztatu ostean, gaiaren gaineko ikuspegi zehatza eta osoa izate aldera, Protokoloa aktibatu eta premiazko batzarra deitu du», azaldu zuen Udalak, BINKEk jaso zuen moduan.
Talde feministek erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute, eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Hitzordua Santi Brouard enparantzan izango da 20:00etan, «Aski da!» lemapean.