
Galdakaon jokatuko dira Emakume Master Cup txapelketako binakako hiru partida
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Naiz
Galdakaoko Kurtzea pilotalekuak Emakume Master Cuparen eskuz binakako hiru partida hartuko ditu domekan, martxoak 9. Partidak ikusteko sarrera doakoa izango da eta hemen batu ditugu norgehiagoken protagonisten izenak.
Azken urteetan bezala, Emakume Master Cup eskupilota zirkuituaren hainbat partida Galdakaon jokatuko dira domekan, martxoak 9. Zehazki, eskuz binakako hiru partida hartuko ditu Kurtzea pilotalekuak, 11:00etatik aurrera.
Partidak emakumezkoen txapelketa nagusiaren zortzigarren kanporaketaren barruan jokatzen dira, eta norgehiagokak hurrengoak izango dira: Lide Lopez–Alejandra Perez/Uxue Lopez de Okariz–Maddi Ugalde, Olatz Insausti–Irati Betegi/Alize Sagardui–Uxue Gomez eta Aldai–Zabala/Zabaleta–Mendizabal.
Hitzordurako sarrera doakoa izango da, eta Galdakaoko Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira prestatutako jarduerekin bat egiten duenez, «ekimenak genero berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatu nahi ditu kirolaren bidez».