«Gandioleko eraikitzaileak» erakusketa ikusgai Bengoetxe institutuan
TESTUA ETA ARGAZKIA: Bengoetxe BHI
Bengoetxe institutuko sarrerak «Gandioleko eraikitzaileak» erakusketa hartu du egunotan, Senegal iparraldeko proiektu batean oinarrituta.
Azken egunotan «Gandioleko eraikitzaileak» deituriko erakusketa izan dugu ikusgai Bengoetxe institutuko sarreran. KCD-ONGD-ek antolaturiko erakusteta da eta bertan azaltzen diren kideak haien komunitatea eta etorkizuna eraikitzen ari dira Tabax Nité proiektuaren bidez —hitz horiek «gizateria eraikitzen» esan nahi dute Wolof hizkuntzan—.
Proiektu hau 2020. urtean jarri zen martxan Gandiolen, Senegal iparraldean. Ikastetxeko ikasle guztiek erakusketa ikusteko aukera izan dute tarte desberdinetan.