Ganguren Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatuko du domekan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ganguren Mendi Taldea
Aurreko urteetan bezala, Ganguren Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatuko du domekan, otsailak 4. Guztira 9,5 kilometroko ibilbidea egingo dute eta Txarrotako presa, Titigana eta Arkotxa igaroko dituzte.
Urtero egin ohi duenez, Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du. Kasu honetan domekan, otsailak 4, egingo da eta guztira 9,5 kilometro egingo dituzte parte-hartzaileek.
Galdakaotik abiatuko dira 9:00etan, Ganguren taldearen egoitzatik, eta Txarrotako presa, Titigana eta Arkotxa igaroko dituzte. Guztira, 9,5 kilometroko ibilbidea egingo dute parte-hartzaileek.
Tradizio handiko ekimena da ‘Kanporamartxo’ Galdakaon eta baita Bizkaiko beste hainbat herritan. «Aratosteen aurreko domekan basora joan eta txarrikia janez ospatzen den jaia da. Igande horretan herrietako jendeak mendi aldera jotzen zuen eta han parranda egiten zuten. Parranda horretarako eramaten zituzten txorizoak eta ardoa, bakoitzak berea. Gero sutea egin eta denon artean erre. Ostean, kantuak eta dantzak hasten ziren», azaldu dute Ganguren Mendi Taldetik.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.