Ganguren Mendi Taldeak Pirinioetara irteera antolatuko du irailaren 2an
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Anatolily
Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak Pirinioetara irteera antolatuko du irailaren 2an. Pavots gailurra (3.124 metro) igoko dute eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea.
Hainbat eta hainbat irteera antolatzen ditu urtean zehar Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak. Hurrengoa Pirinioetara izango da, irailaren 2an, eta parte hartzeko aurretik izena ematea beharrezkoa izango da.
Irailaren 2an irtengo dira Galdakaoko udaletxetik 7:00etan. Pirinioetara bidaia autobuses egingo dute eta Espigantosako aparkalekuan hasiko dute ibilbidea. Guztira 8 kilometro egingo dituzte, 635 metroko desnibelarekin eta Ángel Orús aterpera helduko dira.
Hurrengo egunean aterpetik irten eta ibilbidea egingo dute Pavots gailurreraino. 10,1 kilometroko distantzia du bide honek eta 990 metroko desnibela.
Irteeran parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da eta epea honezkero zabalik dago. Bazkideentzat 70 euroko prezioa du eta gainontzekoentzat 85 eurokoa.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.