Gaur arratsaldeko elkarretaratzeak 348 atxikimendu batu ditu oraingoz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Naiara Pérez de Villareal
Elkarretaratzea deitu dute Ardantza parkean gaurko, ekainak 20, epaitegiek Galdakaoko Udalaren kontrako sententzia argitaratu dutelako euskara mailaren eskakizun batean. Dagoeneko 318 pertsonak eta 33 eragilek egin dute bat mobilizazioarekin eta hemen eman daiteke modu ofizialean atxikimendua.
Galdakaoko Udalaren euskara eskakizunaren aurka jarritako sententzia salatzeko atxikimendu kanpaina jarri dute martxan Bagabiz Euskara Elkarteak eta Euskalgintzaren Kontseiluak BINKEren bitartez, formularioa beteta.
Kanpaina honen baitan, «euskararen aurkako erasoa» salatzeko helburuz, Bagabizek eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarretaratzea deitu dute gaurko, hilak 20, 19:30ean Ardantza parkean.
Orain arte, gaur, ekainak 20, 13:55ean egindako eguneraketaren arabera, 318 pertsonek eta 33 eragilek egin dute bat mobilizazio honekin. Taldeak hauek dira, atxikimenduak jasotako ordenean adierazita:
- Binke.
- Barandiaran AEKko irakasleak.
- Xirimiri Aparta Euskararen Aldeko Taldea.
- Galdakaoko Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea.
- Adiskide Pilota Elkartea.
- Leidu irakurketa taldea.
- Andra Mari Dantza Taldea.
- Administrazioan Euskaraz Taldea.
- Zainduz Elkarte Feminista.
- Guzur Aretxa elkartea.
- Galdakaoko Gure Esku Elkartea.
- EH Bildu Galdakao.
- Sortu Galdakao.
- Momoak Talde Feminista.
- Zizpa Gazte Konpartsa.
- Kun-kun kultur elkartea.
- Askabide kultur elkartea.
- Lur Jota taldea.
- Erabide Emakume Elkartea.
- AED elkartea.
- Patakon.
- Usansoloko Izar Gorrie elkartea.
- LAB Galdakao.
- Hego Uribeko AEK.
- Usansolo Herria.
- Ganguren Mendi Taldea.
- Oxabi taldea.
- Gotx elektrotxaranga.
- Ernai Galdakao.
- Gotx Elektrotxaranga
- AEK.
- Berdez Bizi.
- Galdakaoko Sortu.
- Sare Galdakao.
- Usansoloko Apario Euskara Elkartea.