Gaur hasiko da Galdakaon hondakin organikoen edukiontziak erabiltzeko txartel berrien banaketa

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Hondakin organikoen edukiontziak berritu eta areagotu ostean, Galdakaoko Udalak edukiontziak erabiltzeko beharrezkoak izango diren txartel berriak banatuko ditu ESAN herritarren arretarako bulegoan. Prozesua gaur, ekainak 15, hasiko da.

Azken asteotan hondakin organikoen bilketa hobetu du Galdakaoko Udalak, edukiontziak berritu eta areagotuz. Horren ostean, edukiontziak erabiltzeko beharrezkoak izango diren txartel berriak banatuko ditu.

Prozesua gaur, ekainak 15, hasiko da eta txartel berriak ESAN herritarren arretarako bulegoan egongo dira eskuragarri herritarrentzat. 

Bilketa pneumatikoko sistema erabiltzen dutenek ez dute euren txartela aldatu beharko, egun erabiltzen dutena baliagarria izaten jarraituko baitu.

Gainerako erabiltzaileek, txartel berria jasotzeaz gain, hori aktibatu egin beharko dute erabiltzen hasi aurretik, entregatze hutsak ez baitu automatikoki operatibo bihurtzen. Aktibatzea ESAN bulegoan bertan egin daiteke, txartela eskuratzeko momentuan. 

Lehenengo astean zehar, ekainaren 19ra bitarte, zerbitzua kudeatzen duen enpresako langileak bertan izango dira herritarrei laguntza emateko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko. 

Herritarrek sistema berrira egokitzeko eta dagozkien txartelak jasotzeko denbora izan dezaten, hondakin organikoen edukiontziak ekainaren 30era arte egongo dira irekita. Data horretatik aurrera, berriz, edukiontziak txartelarekin soilik ireki ahal izango dira.

Organikoa biltzeko herrian dagoen edukiontzi kopurua hirukoiztu egin da berriki, zerbitzua auzo gehiagotara hurbilduz eta hondakinen bereizketa eta birziklapena sustatuz. Helburua argia da: herritarrei tresna erosoagoak eskaintzea eta hondakinen kudeaketa gero eta jasangarriagoa izatea. Horretarako egokitu da sistema eta aurrera begira birziklatzea zerga bidez saritzea da asmoa. 

Izan ere, Galdakaoko Udalak «birziklatze tasak hobetzeko eta herri jasangarriago bat eraikitzen jarraitzeko bidean hondakinak behar bezala bereiztea funtsezkoa dela gogorarazi du». «Herritar guztiak animatzen ditugu txartel berria eskuratzera eta hondakin organikoen edukiontziak erabiltzera», adierazi du Udalak.

situs togel

situs toto