Gaur hasiko da Udazkeneko Pintxo Lanperna lehiaketa Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Gastronomía Vasca
Pintxo Laperna lehiaketa bueltan da Galdakaon eta udazkeneko edizio honetan 16 establezimenduk hartuko dute parte. Gaur, azaroak 22, hasiko da eta bi asteburutan zehar perretxiko pintxoak dastatzeko aukera izango dute herritarrek.
Mikologia sustatzeko helburuarekin jarraituz, Pintxo Lanperna lehiaketa antolatu du berriz Galdakaoko Udalak, Gu Dendari merkatarien elkartearekin eta Galdakaoko Ostalaritza Eskolarekin elkarlanean. Gaur, azaroak 22, hasiko da eta bi asteburutan zehar perretxiko pintxoak dastatzeko aukera izango dute herritarrek.
Guztira 16 establezimenduk hartuko dute parte udazkeneko edizio honetan eta perretxikoekin bereziki egindako pintxoak eskainiko dituzte 2 euroko prezioan.
Pintxoak eskaintzeko ordutegiak honako hauek izango dira:
- Azaroak 22 eta 29, barikuak: 19:00etatik 23:00etara
- Azaroak 23 eta 30, zapatuak: 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 23:00etara
- Azaroak 24 eta abenduak 1, domekak: 12:00etatik 15:00etara
Lehiaketaren aurreko edizioetan bezala, herritarrek eta epaimahai profesional batek baloratuko dituzte tokiko mikologiaren tradizioa eta ostalaritza uztartzen dituzten pintxoak. Sari herrikoiaren irabazlea kontsumitzaileengandik boto gehien jasotzen dituen pintxoa izango da, eta liburuxka bat osatu beharko dute bakoitzaren balorazioarekin eta establezimendu parte-hartzaileetan edo Gu Dendariko bulegoetan eman abenduaren 3a baino lehen. Abenduaren 4an zozketa bat egingo da partehartzaileen artean, eta hainbat sari irabazi ahal izango dituzte.
Sari profesionalaren kasuan, epaimahai batek aukeratuko du pintxo irabazlea, eta «perretxikoaren protagonismoaren, aurkezpenaren, zerbitzuaren, zaporearen eta eskandaluaren irizpideei» jarraituko die.
Establezimendu parte-hartzaileak, honako hauek dira, eremuka banatuta:
1. gunea:
- Urtebieta Elkarbizi nagusien zentroa
- Osterri Ostatua
- Megadynamic
2. gunea:
- Medina ‘s bar
- Goxoa Bakery
- El Inglés taberna
- On Kafe
3. gunea:
- Williams
- Aterpe taberna
- Kome y Kalla
- Ostatu taberna
- Pepeto jatetxea
4. gunea:
- Alai taberna
- Sorgiñe taberna
- Ganguren
- Izamar taberna