Gazte Eguna ospatzeko gehienezko adina ezarriko da | AGINKE!
Pandemiaren osteko Gazte Eguna arrakastatsua izan zen Galdakaon, maiatzaren 7an. Eta jakina da gaztetasuna ez dagoela adinean, baina pandemiaren ostean jendeak parrandarako zituen gogoak ikusita, Gazte Egunera hain gazteak ere ez direnak gerturatu ziren. Horregatik aurrerantzean gehienezko adina ezarriko du antolakuntzak.
AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!