Gazte udalekuetan izena emateko epea zabalik dago
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Cooperación Educativa
Galdakaoko eta Usansoloko 12 eta 16 urte bitarteko gazteek hiri udalekuetan parte hartu ahal izango dute uda honetan. Hiru txanda antolatuko dituzte eta izena emateko epea zabalik dago.
Aurten ere udalekuetan parte hartu ahal izango dute Galdakaoko eta Usansoloko 12 eta 16 urte bitarteko gazteek. Bertan aisialdiko hainbat jarduera egiteko aukera izango dute, hala nola, ginkanak, sukaldaritza-tailerra, eskulanak, igerilekura eta hondartzara irteerak, ur-jokoak eta jaiak.
Hiru txanda desberdinetan parte hartu ahal izango dute, 10:30etik 13:30era edo 10:30etik 16:30era, egunaren arabera:
- 1. txanda: ekainaren 26tik 28ra eta uztailaren 1etik 5era (8 egun)
- 2. txanda: uztailaren 8tik 12ra (5 egun)
- 3. txanda: uztailaren 15etik 19ra eta uztailaren 22tik 24ra (8 egun)
Gazte bakoitzak txanda batean, bitan edo hirutan parte ahal izango du eta izena emateko epea maiatzaren 10era arte zabalik dago Udalaren webgunean.
Guztira 120 plaza eskainiko dira lau topaguneetan egingo diren udalekuetarako (30 plaza bakoitzean): Aperribai, Indarra (Urreta) eta Plazakoetxe Galdakaon, batetik, eta bestetik, Usansolon. Izen emateak plaza kopurua gainditzen badu, zozketa egingo da maiatzaren 13an Torrezabal Kultur Etxean.
Lehen txandan edo hirugarrenean izena ematen duenak 45 euro ordainduko ditu; bigarren txandan izena ematen duenak, 30 euro. Txanda batean baino gehiagotan izena emanez gero, bakoitzaren batura ordainduko du. Ordainketa egiteko, Galdakaoko Udala onartutako pertsonekin harremanetan jarriko da kontu zenbaki bat emateko.
Informazio gehiago eskuratu daiteke mgarrido@galdakao.eus helbide elektronikoan edo 944010528 telefonoan.