GBGEk jostailu-bilketa solidarioa antolatu du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Trucos M.
Beste urte batez, jostailuak biltzeko kanpaina solidarioa jarri dute martxan Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak eta Bizkaiko Ezkerraren Gazteek. Galdakaoko Herriko Etxean batzen dute materiala eta abenduaren 19ra arte eraman daiteke.
Gabonetan ume guztiek jostailuak izateko helburua du Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak eta horretarako hainbat ekintza antolatu ditu. Besteak beste, jostailu-bilketa solidarioa jarri du martxan Galdakaon Bizkaiko Ezkerraren Gazteekin batera.
Jostailuak Galdakaoko Herriko Etxean batzen ari dira eta abenduaren 19ra arte eraman ahal dira. Egoera onean dauden bigarren eskuko jostailuak onartuko dituztela azaldu dute antolatzaileek.
Informazio gehiago eskuratu daiteke jsnervionibaizabal@jse-gaz.org helbidera idatziz.