Gorosteta mendiaren inguruetatik ibilbidea antolatuko du domekan Burtotza Mendi Taldeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Burtotza Mendi Taldea
Domekan, urriak 8, Gorosteta mendiaren inguruetatik ibilbidea antolatuko du Burtotza Mendi Talde usansolotarrak. Pagomakurretik abiatuko dira eta Atxulaur, Ipargorta, Gorosteta eta Gatzarrieta tontorrak igoko dituzte.
Burtotza Mendi Talde usansolotarrak irteera antolatuko du domekan, urriak 8, auzokide eta parte hartu nahi duten guztientzat. Gorosteta mendiaren inguruetatik ibilbidea egingo dute eta horretarako Unkina plazan elkartuko dira 8:00etan.
Ibilbidea Pagomakurretik hasiko da eta zirkularra izango da. Bidetik Atxulaur (1.117 metro), Ipargorta (1.259 metro), Gorosteta (1.259 metro) eta Gatzarrieta (1.182 metro) tontorrak igoko dituzte.
Izena emateko Burtotza Mendi Taldearen Facebookera edo burtotzamtusansolo@gmail.com idatzi daiteke eta 5 euroko prezioa du.