Guda Zibila oinarri hartuta, sormen lan ederrak egin dituzte Elexalde BHIko ikasleek
TESTUA ETA ARGAZKIA: Elexalde BHI
Galdakaoko guda garaia abiapuntutzat hartuta, eta kurtso bukaerako irteera Burdin Hesira egingo dugunez, garai lazgarri horretan gertatu zena landu dugu DBH2ko ikasleekin.
Ikasle bakoitzak gerra garai honekin sentitu duenaren arabera sormen lan bat egitea izan da helburua. Oroimen historikoa gure gaztetxoen artean bizirik diauela ikustea zirraragarria da. Badago esperantzarik!
Emaitza bikaina izan da, maketak, koadroak, ipuinak, komikiak, denetarik egin dute, artista itzelak!
Erasmus+ proiektuek egindako bideotxo honetan ezinhobeto ikus daiteke egindako lana: Civil war creative proiects.