Gutun ireki bana bidali diote Usansoloko eta Galdakaoko ostalariek Iñigo Hernandori, euren babesa eskainiz
Ostalaritza sektorea laguntzeko bilera polemikoa
BINKE / 2020ko maiatza
Ostalariek babesa eta esker ona adierazi diote Galdakaoko alkateari
TESTUA: Binkeren Batzorde Orokorra.
ARGAZKIA: Binke.
Azken egunotan oihartzun handia hartu du Iñigo Hernandok, Galdakaoko alkateak, Usansoloko ostalariekin kalean egindako bilerak. Ostalaritza laguntzeko Udalak hartuko zituen neurrien berri eman eta euren ekarpenak jaso zein zalantzak argitzea zen bilera horren helburua.
Hala ere, «deskonfinamenduari entzungor egin eta ostalarien osasuna arriskuan jartzea» leporatu izan dio Espainiako zein Euskal Herriko erdarazko hainbat hedabidek. Eta albistearen idar mediatikoa baliatuz alderdiren batek edo bestek Hernandoren eta EH Bildu koalizioaren aurkako mezuak publiko egiteko baliatu dituzte.
Horregatik, lehenengo Usansoloko ostalariek eta ostetik Galdakaokoek gutun ireki bana bidali diote Galdakaoko buruari, euren esker ona adierazteko.
Honaxe gutun bi horiek, eta gutun bakoitzeko sinatzaileak:
Usansoloko ostalarien gutuna:
Ostalariok eta udaleko ordezkariek joan zen ostegunean Usansolon zu buru zinela egindako bilerak hartu duen oihartzun mediatikoaren aurrean, gure babesa eta eskerrik zintzoenak helarazi nahi dizkizugu.
Oso momentu gogorrak bizi ditugu ostalariek. Egun batetik bestera gure lokalak itxi behar izan genituen eta gure familien euskarri bakar edo nagusirik gabe geratu ginen. Ia bi hilabete daramagu aktibitaterik gabe baina gastuei aurre egin beharrean. Orain aktibitatera itzuli ahalko gara baina etorkizunak zalantzaz beterik jarraitzen du.
Egoera horren aurrean gure egoerari buruz, udalak ostalarien kolektiboarentzat eskainiko dituen laguntzei buruz eta batere argi ez zeuden irekiera baldintzei buruz hitz egiteko Galdakaoko Udalak egin zigun gonbidapena atsegin handiz hartu genuen. Eta, jakina, ez dugu bat egiten eskua luzatu zenigutenen aurka egiten ari diren kritika basatiekin.
Argitu nahi dugu bilerarako deialdia publikoa izan zela eta plaza batean egin zela gure segurtasuna bermatzeko nahikoa distantzia mantendu ahal izateko.
Eskerrik asko berriz ere, eta udalaren babesa izaten jarraituko dugula espero dugu, guztion artean egoera zail honetatik atera ahal izateko.
Begirunez:
- Toki Eder Taberna.
- Torreondo Jatetxea.
- Bar Txindor.
- Amalur Jatetxea.
- Cafetería Laminak.
- Batzoki Usansolo.
- Garoa.
- La Terraza de Mailer.
- Kuluxka.
- Araburu Golf.
- Uztargi.
- Labea 42.
- Iturritxu.
- La Bodeguita del Vermouth.
- Bar Berrio.
- Taberna Txema.
- Bar Dani.
- Bar Danok.
- Bar Aldatzen.
Galdakaoko ostalarien gutuna:
Dakizuenez, hainbat komunikabideren aldetik informazio erabat irreal eta alderdikoia ematen ari da, Galdakaoko alkateak Usansoloko ostalariekin egin zuen bileraren harira.
Honen aurrean, Galdakaoko ostalariok ere bat egin gura dugu usansolotarrekin, eta gure babesa erakutsi gura diogu Udalari, lehenengo unetik gure sektorea babesteko eta gure zalantzak argitzeko erakutsi duen borondate onari.
Eskerrik asko!
Sinatzaileak:
- Iluntze.
- Bar Elvi.
- Bar Lorea.
- Mesón Osterri.
- Koska.
- Station Wagon.
- Bar El Arco.
- Sitting Bull.
- Tartalo.
- Bar Quijote.
- Bar Vitori.
- Bar Patxi.
- Bar Torres.
- Bar La rueda.
- Mirabile.
- Bar Paopa.
- Bar Arrien.
- Taberna Geltoki.
- Los amigos.
- Bar Rioja.
- Oñarte Taberna.
- Aterpe.
- Alai.
- Mugarra taberna.
- Sorgiñe.
- Gurutz berria.
- William IV.
- Bar lagunak.
- Eiger.
- Kerrren.
- Bar Gernika.
- Zurrut taberna.
- Euskuba.
- Ganguren.
- Gurea.
- Ziripot.
- Bar Zabalea 14.
- Txakur txiki.
- El Asturiano.
- Dog & fox.
- Dirday.
- Café Goiz-argi.
- Ibil Toki.
- Ecke cafeteria.
- Algar.
- V-Bat.
- Eklipse.
- Bistró 16.
- Bizigarri.
- Salón Zamakoa.
- Baserri barria.
- Herriko taberna.
- Taberna El Inglés.
- Gure toki.
- Bake leku.
- Abegi.
- Igarri.
- Lurberrigane.
- Kai-eder.
- Bar Muguru.
- Olimpia.
- Gildatxo Taberna.
- Jazz-giroa.
- Bar Pabarri.
- Topa.
- Tartalo jatetxea.
- Izaskun Taberna.
- Bar Edurmendi
- Hamaiketako berria.
- Bizkai berria.
- Bizkarra cafeteria.
- Ganbara.
- Aldape.
- Centro Extremeño.
- Arrien barri.
- Atseden.
- Galdakanes.
- Akelarre.
- Petit Komité.
- Bar Martin.