Hamar ikastaro antolatu ditu Usansoloko KZ Guneak otsailerako
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: GCI Informática
Usansoloko KZ Guneak gai ezberdinak uztartuko dituzten ikastaroak eskainiko ditu otsailean zehar. Saioak hilaren 1ean hasiko dira eta presentzialki zein online parte hartu ahal izango da, aurretik izena emanez.
Hurrengo hilabetean zehar Usansoloko KZ Guneak hainbat gaien inguruan ikasteko aukera emango duten saioak antolatu ditu. Ikastaroak otsailaren 1ean hasiko dira eta besteak beste, enplegu-bilaketa, komunikazioa, administrazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, sare sozialak eta segurtasuna uztartuko dira hauetan. Datak eta ordutegiak KZ Gunearen webgunean ezagutu daitezke.
Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea eta hainbat modutan egin daiteke. Batetik, KZ Gunera joaten, aldez aurretik hitzordua eskatuta 944 033 352 telefonora deituta. Usansoloko KZ Gunea astelehenetik ostiralera dago zabalik, 16:00etatik 20:00etara, hileko lehenengo hamabostaldian eta hau da helbidea: Ander Deuna kalea, 25.
Bestetik, telefono zenbaki berera deituz eman daiteke izena, horretarako gunearen kide izatea beharrezkoa dela. Halaber, KZ Gunearen webgunean egin daiteke, eta arazorik izatekotan, laguntza jaso daiteke kide egiteko eta ikastaroetan izena emateko.